XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

34. irudia Negua / Uda / Eguzkia / Negua / Uda

Marra ditzagun gure latitude inguruan, eta bi hemisferiotan, aurkitzen diren bi gizon.

Ikus daitekeenez beraien jarrera eguerdiko 12takoa da.

Ipar hemisferioan dagoen gizona, udan aurkituko da M jarreran eta neguan N jarreran.

Hego hemisferioko gizonari, alderantziz gertatuko zaio.

Eta zergatik esaten dugu M jarreran dagoen gizonarentzat uda dela, eta ez N jarreran dagoenarentzat? M jarreran Eguzkiak nahiko bertikal jotzen dio gizonari (buru gainean), eta N jarreran ez dio hain bertikal jotzen.

Hori dela eta, lehen frogatu dugunaren arabera, tenperatura handiagoa egongo da paralelo horretan gizon hori Eguzkiarekiko M jarreran dagoenean, N jarreran dagoenean baino.

Bestalde, hego hemisferioan kokatua dagoen gizonari, P jarreran Eguzkiak ez dio oso bertikal jotzen (negua da), eta R jarreran nahiko bertikal jotzen dio (uda da).

Hau dena, eta Lurrean dagoen gizon batentzat, Eguzkiak zeruan urtean zehar daraman mugimendu aldakor batetan bilakatzen da eta mugimendu hori ipar hemisferioan, 35. irudian ikus daiteke.